Emily Brontë idazle britainiarraren Cumbres borrascosas eleberri ezagunaren adaptazioa da filma (Erresuma Batua, 2026, 135 min.) eta Margot Robbie eta Jacob Elordi ditu protagonista. Prezioa: 5 euro.
Haurren Irakurketa Klubaren barruan, Chris Ridell idazleaaren 'Ottoline itsasoan' liburua –Ibaizabal– landuko dute LH5 eta LH6ko haurrekin, Peru Magdalenaren laguntzarekin.
Apirilaren 20tik 26ra Apirilean Musika egingo dute Bergarako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Honakoa da egitaraua: 18:00 Eskolan, instrumentua aukeratzeko saioa. 19:00 Eskolan, helduen emanaldia. 19:30 San Joxepeko terrazan helduen taldea.
Liburutegitik ateratako liburuen eta diskoen azoka egingo dute. Prezioak honako hauek izango dira: Liburuak, euro bat. Diskoak, bi euro.
'Lapönia' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: David Serrano. Iraupena: 89 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Calle Malaga filma. Zuzendaria: Maryam Touzani. Iraupena: 116 minutu. Sarrera, 5 euro.
Hizkuntza: Gaztelania