Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. 17:30-17:50, HH2, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Andre Roldan (Kolonbia) eta Eneko Haritza (Euskal Herria) Martxoaren Haurrentzako. Euskaraz eta gazteleraz.
Oihana Arana, Xabi Igoa, Ibai Alberdi eta Oihane Perea elkartuko dira Hibai Gain elkarteko mahaiaren bueltan bertsotan egiteko, 21:30ean. Aurretik, 19:00etan, Uratz Alde elkartean izango dira. Loramendi elkarteak, Ixotu taldeak eta Lekaixoka bertso eskolak antolatuta. Txartelak Urbaltzen eta Loramendin salgai –20 eurotan eta langabe eta bazkideek, 17 euro– hilaren 9a arte.
Arrasateko Trikitixa Eskolako ikasleen jaialdia egingo dute.
Samira Azzam palestinarrak idatzi eta Xabier Monasteriok itzulitako “Beste urte batez” liburuko ipuin musikatuak. Antzuola-Palestina taldearen ekimenez, herriko liburutegiko irakurle taldeak, abesbatzak, hainbat musikarik eta Marije Ugalde abeslariak hartuko dute parte.
Spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu Imanol Epeldek. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika. Sarrera: zortzi euro.
Ekida eta Berun taldeak ondutako ikuskizun honetan, abesti politiko tradizional desberdinak uztartzen dira, faxismoaren kontrako mezua zabaldu asmoz. Ekidaren azalpena: Kantagintza eta arte antifaxista oinarri hartuta, Francoren heriotzaren urteurrenean, atzoko eta gaurko borrokak eta atzoko eta gaurko kantak dakartza, faxismoaren aurka egiteko, atzo bezala gaur.
William Shakespearen emazteak familia-tragedia bat gainditzeko bizitako borroka jaso du Chloé Zhao zuzendariak Hamnet filmean (Erresuma batua, 2025, 125 min.). Sarrera: 5 euro.
'Marty supreme' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Joshua Safdie. Iraupena: 149 minutu. Bederatzi izendapen Oscar sarietan eta aktore onenaren urrezko globoa. Sarrera da 5,50 euro. Oharra: gaur jatorrizko bertsio originalean, azpitituluekin.
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ZtandaP bakarrizketa umoretsua egingo dute.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek Loraldia erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.