Domekarako, martxoak 29, iragarri du urteko lehen mendi irteera Kantsatzeke mendi taldeak. Idiazabalen emango diote hasiera ibilbideari. Ostean sagardotegian bazkalduko dute. Gaur da izena emateko azken eguna.
Bergara monumentala, Laboratorium museoa eta Lorategi historikoak aukeran, 11:00etan eta 12:30ean.
'Hoppers' animaziozko filma, umeendako (AEB, 2026). Zuzendaria: Daniel Chong. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Umeek Evolution animaziozko filma (Espainia, 2026, 94 min.) izango dute. Sarrera: 3 euro.
'Balandrau viento salvaje' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Fernando Trullols. Iraupena: 116 minutu. Benetako gertakarietan oinarritutako filma. Sarrera da 5,50 euro.
Helduek El agente secreto filma (Brasil, 2025, 158 min.) izango dute; 70eko hamarkadan Brasilgo diktadura garaian girotutako thrillerra. Sarrera: 5 euro.
Europan egiten diharduten biran geldialdia egingo dute Arrasaten, Arrasate Blues-ek gonbidatuta. Bluesa, soula eta rocka, Texasko benetako usainarekin.
Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra egingo da hika ikastaroa Oñatin. Hiru goiz –apirilak 18, apirilak 25, maiatzak 16– eta bi arratsalde –apirilak 30, maiatzak 8–. Irakaslea: Beatriz Igartua. Doan. Formularioa beteta eman behar da izena.
Iñaki Jauregialtzo zeramikagile oñatiarraren erakusketa izango da, Sastiñan. Bertsolari ezagunen zeramikazko irudiak egongo dira ikusgai egun hauetan: martxoaren 13, 14, 15, 19, 21, 22, 28 eta 29an. Ordutegia egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara.
Jorge Romero Manceboren Haizearen kolorea, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Artista liburuen gainerako erakusketa liburutegian. Egindako tailerretan egindako lanak zein herritarrek etxetik eramandakoak ipiniko dituzte ikusgai. Erakusketan parte-hartzen dutenen artean bi sari zozketatuko ditu liburutegiak.