Autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarriak landuko dituen ikastaroa.Ainhoa Urretagoienak gidatuko du saioa. 17-24 urteko gazteei zuzenduta dago. Aurrez izena eman behar da.
Txaloka ludotekak antolatuta, umeen gurasoekin batera solasaldia.
Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleek audizioa izango dute.
Tertulixan gazteleraz saioan, 'Anatomia de un instante' liburuaren lanketa Mónica Leiva dinamizatzailearekin.
'Cerebro y música' hitzaldia egingo du gaur Gurutz Linazasoro neurologoak. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan.