Gurasoei zuzendutako ikastaroa. Ezegonkortasuna, gatazkak, detekzio goiztiarra, familientzako aholkuak… Irizar jauregian izango da eta ikastaroa egiteko hiru aukera eman dituzte: 10:00-12:00 / 15:00-17:00 / 17:30-19:30. Gutxieneko kopurua osatzen duten taldeekin aurrera egingo dute. Izena eman behar da apirilaren 23a baino lehen.
Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleek audizioa izango dute.
Jabetze Eskolak antolatuta yoga hastapen ikastaroa egingo dute Irati Etxebarrieta eskoriatzarrak gidatuta –euskaraz–.
Artzituak bertako lekariekin, Yagi Misoren eskutik.
Bilera irekia Asentzio aisialdi gunearen etorkizunaz hausnartzeko. Nolakoa da Elgetako eta Angiozarko biztanleek nahi duten parkea? Etorkizunean nolako parkea nahi dugu? galderei erantzuteko saioa. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Hizlaria: Peio Monteano.
Antzuolako Herri Curriculuma eraikitzeko prozesuaren lehen ondorioak aurkeztuko dira, 2025eko urritik herritar eta eragileekin egindako saioetan jasotakoak. Zer da antzuolarra izatea? Zein da gure nortasuna? Zeintzuk dira gailentzen diren ahotsak? Zeintzuk falta dira? Orain arteko bidea eta aurrera begirako asmoak partekatzeko unea.
Huheziren 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldia da. Sinopsia: Alabarekin nola komunikatu ez dakien aitak egunero paperezko hegazkin bat bidaltzen dio balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatur misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, haurrak liburuen eta bizitzaren arteko harremana ezagutuko du. Urte asko geroago, bere alaba, orain idazlea dena, liburutegira itzuli da bere lehen liburuan jaso duen iniziazio esperientzia hori kontatzeko.
Ezohiko erregularizazioari buruzko informazio saioa eskainiko du SOS Arrazakeria Gipuzkoako aholkulari juridiko June Davilak.