Bergarako Udalak eta Osakidetzako Debagoieneko ESIak antolatutako tailerra da. Parte hartzeko izena eman behar da Bergarako Osasun Zentroan (943 03 54 00) edo San Joxepen (943 76 21 40).
Joanjo Monago aktore eta historialaria izango da hizlaria. +55 Elkartegaiak antolatuta.
Jose Felix Garciak eta Maite Urzainek egingo dute berba, Amaidoluak, San Felipek eta Osakidetzak gonbidatuta.
Dolmenen Ibilbidearen erakusketaren baitan, hitzaldia egingo dute. Hizlariak: Miriam Cubas, Ignacio Montero,Paco Etxeberria eta Monica Ruiz Alonso. Antolatzailea: Debegesa.
UDAren eta Aretxabaletako Udalaren ekimenez martxan jarri den prozesuan honako galderari erantzuten saiatuko dira: Nolako aretxabaletarrak izan nahi dugu? Herritarrei irekia da saioa.
Apirilaren 20tik 26ra Apirilean Musika egingo dute Bergarako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Honakoa da apirilaren 21eko egitaraua: 18:00 Seminarixoan, piano, klarinete, gitarra eta dantza emanaldia. 19:30 Seminarixoan, akordeoia, biolina, biola, flauta eta perkusioa. Lurraren doinuak: Atlantiko folklorean barrena emanaldia.
Ander Berrojalbiz egilea egongo da ekitaldian, eta euskal lurraldeetan jazotako sorgin-ehizei buruz egingo du berba.
'Oñati abesbatzaren historia' izeneko liburuaren aurkezpena. Egilea: Jose Antonio Azpiazu. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan.
Aguilas de el Cairo. Zuzendaria: Tarik Saleh. Iraupena: 128 minutu. Sarrera, 5 euro.
Hizkuntza: Gaztelania
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.