Argia kenduko da gaur herri osoan sarean mantenu lanak egiteko. Hiru minutu baino gutxiago iraungo du etenaldiak. Aurrez abisatu gabe emango dute argia.
Marina Lertxundi musikariak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
65 urtetik gorakoendako eta haien senideendako edota zaintzaileendako tailerra. Izena eman behar da martxoaren 3a baino lehen, udaletxean edo emailez itxasokulktura@gorbeialdea.eus helbidera idatzita.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Odola ateratzeko autobusa izango da Eskoriatzan.
Iñaki Carretero (Euskal Herria). Haurrentzako. Euskaraz.
Bergara Herri Hezitzailearen eskutik.
San Martin jaietako astelehenean egiteko danborrada berreskuratu nahi da eta lehen bilera egingo dute.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Lur Korta ipuin kontalariak Bazen behin neska bat… saioa egingo du 4 urtetik gorako umeentzat.
Jabetze Eskolak antolatuta, kontatuak izateko istorioak, errepikatu ez daitezen.Saio hauetan, beste garai eta testuinguru batzuetan gertatu diren istorioak ezagutuko ditugu, zeintzuetan feminismoak alde batera utzi dituen beste zapalkuntza-sistema batzuk. Irakaslea: Luciana Alfaro (gazteleraz).
Ainara Azpiazu Axpi-ren Utzi azalari komikiaren gaineko saioa, Amaia Mariezkurrenak gidatuta.
Aloña Mendiko eskubaloi sailaren 50. urteurrenaren barruan antolatutako mahaingurua. Parte hartuko duten: Elene Guridik, Mainder Undak eta Esther Arrojeriak. Moderatzailea: Irati Barrena.
Arrasateko Udalak genero-ikuspegitik eta begirada intersekzionaletik egindako hirigintza- diagnostikoaren prozesua amaitu du, eta orain emaitzak herritarrei aurkezteko unea da.
Aho Aho jaialdiaren barruan, Andre Roldan kolonbiarra etorriko da gaur helduendako ipuin kontaketa egitera.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek Loraldia erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.