Ikasturteko hirugarren ibilaldia egingo dute, San Martin Agirre Eskolaren eskutik.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan; goizetik bakarrik gaur.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak urteko batzarra egingo du.
Jabetze Eskolak antolatuta, ikastaro honetan dantzaren bidez norberaren buruarekin eta ingurukoekin harremanduko dira eta euren gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jarriko dituzte. Gorputz kontzientzia landuko dute, mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko. Parte hartzeko ez da aurrez dantzan jakin behar. Irakaslea: Oihane Vicente.
Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleek audizioa izango dute.
17:30ean, pregoia, jolasak eta tailerrak 18:30ean, txokolate-jana 19:00etan, Totz & Jou DJak 22:00etan, Sin Mas taldea
Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko dituzte Labegaraietako jaiak. Honakoa da antolatu duten egitaraua eguenerako: 19:00 Jaien hasiera. 19:15 Patata-tortilla lehiaketa. Izen-ematea kiroldegiko tabernan. Ondoren, bokata afaria kiroldegiko karpan. 20:00 Batukada. 22:00 DJ Arno (eguraldi onarekin kanpoan eta bestela, kiroldegian). Ondoren, jaiak kiroldegiko tabernan jarraituko du.
'La hija pequeña' filma (Frantzia, 2025). Zuzendaria: Hafsia Herzi. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Oharra: jatorrizko bertsio originalean azpitituluekin.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.