Aiora Urbietaren eskutik, eta sendabelarrak erabiliz, tintura eta oleatoez gain, floridako ura eta etxerako girotzaile ezberdinak egingo dituzte. Izena aurrez eman behar da Arkupeko harreran –plaza mugatuak–. Prezioa: 5 euro
Umeek, 4 urtetik gorakoek, buruhandi edo buruarin bat egingo dute heldu baten laguntzarekin. Egindakoa etxera eroango dute, eta horretarako, tailerraren aurretik aukeratu beharko da egin gura duen modeloa. Izena aldez aurretik eman beharko da Arkupen –15 haurrentzako lekua izango dute–. Prezioa: 5 euro.
10:00etan, Kurtzetxikira ibilaldia 13:00etan, Izenbarekuak txarangarekin poteoa 14:30ean, Lennoneko Gilleri omenaldia
Gure Eskuk deituta, Herritu dinamikaren aurkezpen soziala egingo dute gaur.
Kultura jaialdia Ikastolen mugimenduak antolatuta. Herriko Plaza: 10:30 Hasiera ekitaldia. Almen eta Gaztelupe Ikastolak 11:00 Elektrotxaranga. Azpeitiko Ikastola 19:00 Amaiera ekitaldia. Almen eta Gaztelupe Ikastolak Biteri plaza: 11:30 Antzerkia Aranzadi Ikastola 12:00 Antzerki musikatua Etxepare Ikastola 12:30 Musika kontzertua. Ander Deuna ikastola. 12:45 Elektrotxaranga Azpeitiko Ikastola Kulturolako tunela: 13:30 Herri Bazkaria 16:30 Inprobisazio dinamikak
San Pedro eliza gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Prezioa: 5,55 euro. Publiko orokorra. Hizkuntza: erreserba egiten duen lehenengo pertsonak hizkuntza aukeratzen du.
Atxabaltako Gazte Mugimenduak egun osoko egitaraua prestatu du: 11:00 Bola-txapelketa. 13:00 Karropoteo girotua. 15:00 Bazkaria eta ondoren jolasak. 19:00 Kaleetan: Watxin Machine. 21:00 Kontzertuak (Ezkutu tabernan): Bost axola potxola eta Izorrai. 00:00 Pintxada tematikoa (Urbaltz tabernan). Andramaixetako kamiseta zaharrak janzteko deia egin dute.
3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.
11:30ean, Euskal Herriko gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketen aurkezpena 15:00etan, bazkaria 20:00etan, txaranga 22:00etan, 48280 taldea eta Zutik Erromeria
Olaso dorrea euskaraz bisitatzeko aukera. Prezioa: Tarifa kontsultatu. Publiko orokorra. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.
Baba jana egingo dute Sebastian Lizasorekin eta Andoni Egañarekin.
Alebin mailako Igeriketa Lehiaketa. Antolatzaileak: Gipuzkoako Igeriketa Lehiaketa eta Bergarako Igeri Elkartea.
Hauxe da egitaraua: 17:00etan, boxeo eta kick boxing ikuskizuna plazako frontoian 20:00etan, kontzertuak gaztelekuan (sarrera 10/12 euro): Hamarratz, Inguma, Lehen Lerroa, Lee Kore eta Rebel Noise. Bildutako dirua urriaren 12an, Gasteizen, espainiar faxismoari aurre egiteagatik auziperatu zituztenendako izango da.
Janela tabernak antolatuta tapak, rebujitoa, gazpatxoa, arrain frijitua, sebillanak, rumbak, boleroak...
Aniztasuna Mugarik Gabe izeneko areto futbol taldea sortu berri dute eta ezagutzera emateko ate irekiak egingo dituzte.
Enpatia, fantasia, elkarrizketa eta komunikazioa sortu nahi dituen proposamen eszenikoa, unibertso martetar eta fantastiko baten barruan. Bolumen, zirkulu eta esferaz beteriko leku ezezagun bat. Beste planeta bateko izakiak mundu honetaraino iristen dira, lurreko izakiekin elkarreraginean aritzeko eta jolasteko. Sarrerak: lau euro.
Aroa Berrozpek eta Susana Soletok artearen historiako bi koadro ikoniko izanago dituzte gai: La Mona Lisa eta La Maja Vestida. Komedia bizia eta zorrotza. Prezioa: 6 euro.
Tafiti eta Lagunak film animatua. Zuzendaria: Timo Berg. Iraupena: 81 minutu. Sarrera, 4 euro.
Hizkuntza: Euskara
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
El Ultimo Vikingo filma. Zuzendaria: Anders Thomas Jensen. Iraupena: 115 minutu. Sarrera, 5 euro.
Hizkuntza: Gaztelania