Larunbata, apirilak 18



09:00
13:00

'Ahoaren eta ilearen zaintzarako produktuak' tailerra

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Ikastaroak

Sendabelarretan eta kosmetologian aditua den Aiora Urbietak gidatuta ahoaren eta ilearen zaintzarako produktuak egingo dituzte. Izena emateko epea apirilaren 17an bukatuko da –leku mugatuak–. Prezioa: 5 euro.

'Ahoaren eta ilearen zaintzarako produktuak' tailerra Arkupe kultura etxea

Sendabelarretan eta kosmetologian aditua den Aiora Urbietak gidatuta ahoaren eta ilearen zaintzarako produktuak egingo dituzte.

Izena emateko epea apirilaren 17an bukatuko da –leku mugatuak–. Prezioa: 5 euro.


10:00
21:00

Goieskolak 25 urte; Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen sarearen jaia

Luis Ezeiza Herri Eskola, Eskoriatza | Ospakizunak

Goieskolak, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen sareak, 25 urte betetzen ditu aurten eta egun osoko jaiarekin ospatuko du urtemuga apirilaren 18an. Eskoriatzan izango da jaia, Luis Ezeiza ikastetxearen 55. urteurrenarekin batera.  

Goieskolak 25 urte; Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen sarearen jaia Luis Ezeiza Herri Eskola
Goieskolak, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen sareak, 25 urte betetzen ditu aurten eta egun osoko jaiarekin ospatuko du urtemuga apirilaren 18an. Eskoriatzan izango da jaia, Luis Ezeiza ikastetxearen 55. urteurrenarekin batera.
 

11:00
21:00

Eltzia Eguna

Eltzia, Oñati | Ospakizunak

Eltzia Eguna gaur Oñatin: Goizean, yoga saioa Eguerdian, bafle poteoa inguruko tabernetan zehar 14:30ean, bazkaria. Ondoren, bingoa 18:00etan, Zentzu Okerra taldearen kontzertua

Eltzia Eguna Eltzia

Eltzia Eguna gaur Oñatin:

  • Goizean, yoga saioa
  • Eguerdian, bafle poteoa inguruko tabernetan zehar
  • 14:30ean, bazkaria. Ondoren, bingoa
  • 18:00etan, Zentzu Okerra taldearen kontzertua

11:00
13:30

Jabekuntza Eskola: Skate hastapen ikastaroa

Labegaraieta, Bergara | Ikastaroak

Ikastaro honetan, skatearen mundua ezagutuko dugu ariketa ezberdinen bitartez, taularen gainean nola mugitu, nola frenatu edota aldapetan ibiltzen ikasiko dugu. Norberaren maila kontuan hartuz, autonomia, konfidantza, babesa eta indarra transmititzen saiatuko gara eta, beraz, inoiz skatean ibili ez diren zein skatea kontrolatzen duten emakumeentzat izango da espazioa hau. Bideratzailea: Erika Caballero. Apirilaren 18an eta 25ean izango dira saioak. Aurrez izena eman behar da.

Jabekuntza Eskola: Skate hastapen ikastaroa Labegaraieta

Ikastaro honetan, skatearen mundua ezagutuko dugu ariketa ezberdinen bitartez, taularen gainean nola mugitu, nola frenatu edota aldapetan ibiltzen ikasiko dugu. Norberaren maila kontuan hartuz, autonomia, konfidantza, babesa eta indarra transmititzen saiatuko gara eta, beraz, inoiz skatean ibili ez diren zein skatea kontrolatzen duten emakumeentzat izango da espazioa hau. Bideratzailea: Erika Caballero. Apirilaren 18an eta 25ean izango dira saioak. Aurrez izena eman behar da.


11:00
18:00

Bazkaria eta ate irekiak Txantxiku ikastolan

Txantxiku ikastola, Oñati | Ospakizunak

Txantxiku Ikastolaren Astearen barruan, ikastolako komunitatearen bazkaria egingo dute gaur, 14:30ean. Aurretik, 11:00etatik 13:00era, 0-2 espazioak zabalduko dituzte ikasle eta familiek jolasteko.

Bazkaria eta ate irekiak Txantxiku ikastolan Txantxiku ikastola

Txantxiku Ikastolaren Astearen barruan, ikastolako komunitatearen bazkaria egingo dute gaur, 14:30ean. Aurretik, 11:00etatik 13:00era, 0-2 espazioak zabalduko dituzte ikasle eta familiek jolasteko.


11:30

Ludoteka ibiltaria

Txaetako plaza, Arrasate | Umeak

3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.

Ludoteka ibiltaria Txaetako plaza

3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.


12:00
23:59

Elgetako Gazte Eguna

Espaloia kafe antzokia, Elgeta | Bestelakoak

Elgetako gazte asanbladak antolatua. Egitaraua: 12:00 Mahai-ingurua: gaztetxeak zertarako? 14:30 Bazkaria. 16:30 Keiia taldearen saio akustikoa. 18:30 Poteo musikatua jolasekin. 20:00 Argazkia gaztetxe aurrean. 21:30 Kontzertuak: Garraio, Ktarsia eta Ufal taldeak. Jarraian DJ RU2.

Elgetako Gazte Eguna Espaloia kafe antzokia

Elgetako gazte asanbladak antolatua. Egitaraua:

  • 12:00 Mahai-ingurua: gaztetxeak zertarako?
  • 14:30 Bazkaria.
  • 16:30 Keiia taldearen saio akustikoa.
  • 18:30 Poteo musikatua jolasekin.
  • 20:00 Argazkia gaztetxe aurrean.
  • 21:30 Kontzertuak: Garraio, Ktarsia eta Ufal taldeak. Jarraian DJ RU2.

12:00
14:00

Txakolin dastatzea

Makalena parkea, Oñati | Ospakizunak

Txakolin dastatzea eta pintxoak, Atzeko kaleko jaien barruan (aurten 100 urte).

Txakolin dastatzea Makalena parkea

Txakolin dastatzea eta pintxoak, Atzeko kaleko jaien barruan (aurten 100 urte).


15:00

Espeleo-Arrikrutz

Arrikrutz kobak, Oñati | Bisita gidatua

18 urtetik gorakoendako. Izena emateko: 943-08 20 00.

Espeleo-Arrikrutz Arrikrutz kobak

18 urtetik gorakoendako. Izena emateko: 943-08 20 00.


17:00

'Hoppers' umeendako filma

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Zinema

Hoppers marrazki bizidunen filma izango dute neska-mutikoek (Estatu Batuak, 2026, 105 min.). Genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatua. Prezioa: 3 euro.

'Hoppers' umeendako filma Zaraia aretoa

Hoppers marrazki bizidunen filma izango dute neska-mutikoek (Estatu Batuak, 2026, 105 min.). Genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatua.

Prezioa: 3 euro.


17:30

Txosna batzordea sortzeko batzarra

Komentuko aretoa, Aretxabaleta | Batzarra

Atxabaltako Txosna Batzordea sortzeko lehenengo bilera deitu dute. Andramaixak antolatzen hastea da asmoa eta batzordea gazte guztien topagune izateko edonor izango dela ongietorria adierazi dute.

Txosna batzordea sortzeko batzarra Komentuko aretoa

Atxabaltako Txosna Batzordea sortzeko lehenengo bilera deitu dute. Andramaixak antolatzen hastea da asmoa eta batzordea gazte guztien topagune izateko edonor izango dela ongietorria adierazi dute.


19:00
22:00

Galder eta Giante taldeak

Antixena gaztetxea, Oñati | Musika

Galder eta Giante musika taldeen kontzertua, Burrunda Faktoriaren eskutik. Sarrera zortzi euro; murriztua, hiru euro.

Galder eta Giante taldeak Antixena gaztetxea

Galder eta Giante musika taldeen kontzertua, Burrunda Faktoriaren eskutik. Sarrera zortzi euro; murriztua, hiru euro.


19:00
20:00

Verdini dantza taldearen ikuskizuna

Santa Ana antzokia, Oñati | Dantza

Verdini dantza taldearen 'Distira' dantza ikuskizuna.

Verdini dantza taldearen ikuskizuna Santa Ana antzokia

Verdini dantza taldearen 'Distira' dantza ikuskizuna.


19:30
23:30

'Lapönia' filma

Zinema-aretoa, Oñati | Zinema

'Lapönia' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: David Serrano. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.

'Lapönia' filma Zinema-aretoa

'Lapönia' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: David Serrano. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.


19:30

'Cumbres borrascosas' filma

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Zinema

Emily Brontë idazle britainiarraren Cumbres borrascosas eleberri ezagunaren adaptazioa da filma (Erresuma Batua, 2026, 135 min.) eta Margot Robbie eta Jacob Elordi ditu protagonista. Prezioa: 5 euro.

'Cumbres borrascosas' filma Zaraia aretoa

Emily Brontë idazle britainiarraren Cumbres borrascosas eleberri ezagunaren adaptazioa da filma (Erresuma Batua, 2026, 135 min.) eta Margot Robbie eta Jacob Elordi ditu protagonista.

Prezioa: 5 euro.


20:00

Helduendako antzezlana: 'Sehaska kanta gorriari'

Seminarixoa, Bergara | Antzerkia

Arta Kolektiboak Sehaska-kanta gorriari antzezlana taularatuko du. Sarrera: zortzi euro.

Helduendako antzezlana: 'Sehaska kanta gorriari' Seminarixoa

Arta Kolektiboak Sehaska-kanta gorriari antzezlana taularatuko du. Sarrera: zortzi euro.


22:00

Kontzertuak: Harria eta Amustei

Antzuolako gaztetxea, Antzuola | Musika

Bergarako bi talde zuzenean ikusteko aukera. 

Kontzertuak: Harria eta Amustei Antzuolako gaztetxea

Bergarako bi talde zuzenean ikusteko aukera. 


22:30

'Alonso Q' antzezlana

Kartzela Zaharra, Bergara | Antzerkia

Fran Martinez aktore, zuzendari eta antzerkigile zaragozarrak Alonso. Q estreinatuko du Bergaran, bi egunetan. Sinopsia 1989 amaieran hotz egiten du. Alonso berrosatzen saiatzen ari da krisialdi baten ondoren, eta medikatu ala ez erabaki beharko du. Auzo xume batean bizi da eta siderurgia-enpresa batean egiten du lan. Bere buruan Kixote, Antso, Dulcinea eta Ilargi Zuriaren Zalduna sartzen dira, aurrez aurre dauden estrategiekin: zaintzea, arriskura bultzatzea, seduzitzea, zauritzea, kontrola inposatzea... Gela batetik irten gabe, pertsonaia galdera praktiko eta basati batean harrapatuta geratzen da: nola bizitzen jarraitu bere nortasuna eta komunitatea galdu gabe, baina besteentzako arrisku bihurtu gabe. Aktore bakarra eta gaixotasun mentalak gorputzean, lanean eta eguneroko bizitzan egiten duenari begirada zuzena.

'Alonso Q' antzezlana Kartzela Zaharra

Fran Martinez aktore, zuzendari eta antzerkigile zaragozarrak Alonso. Q estreinatuko du Bergaran, bi egunetan.

Sinopsia

1989 amaieran hotz egiten du. Alonso berrosatzen saiatzen ari da krisialdi baten ondoren, eta medikatu ala ez erabaki beharko du. Auzo xume batean bizi da eta siderurgia-enpresa batean egiten du lan. Bere buruan Kixote, Antso, Dulcinea eta Ilargi Zuriaren Zalduna sartzen dira, aurrez aurre dauden estrategiekin: zaintzea, arriskura bultzatzea, seduzitzea, zauritzea, kontrola inposatzea... Gela batetik irten gabe, pertsonaia galdera praktiko eta basati batean harrapatuta geratzen da: nola bizitzen jarraitu bere nortasuna eta komunitatea galdu gabe, baina besteentzako arrisku bihurtu gabe. Aktore bakarra eta gaixotasun mentalak gorputzean, lanean eta eguneroko bizitzan egiten duenari begirada zuzena.


17:00

'Chirp, Honey Hillseko ikertzailea' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Chirp, Honey Hillseko ikertzailea film animatua. Zuzendaria: Grigoriy Vozhakin. Iraupena: 80 minutu. Sarrera, 4 euro.

Hizkuntza: Euskara

'Chirp, Honey Hillseko ikertzailea' filma Amaia antzokia

Chirp, Honey Hillseko ikertzailea film animatua. Zuzendaria: Grigoriy Vozhakin. Iraupena: 80 minutu. Sarrera, 4 euro.


17:30

Atzeko pilota torneo herrikoia

Olalde udal pilotalekua, Antzuola | Kirola

Apirilaren 17an eta 18an. 

Atzeko pilota torneo herrikoia Olalde udal pilotalekua

Apirilaren 17an eta 18an. 


18:00

Erakusketa: 'Dolmenen Ibilbidea'

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

Erakusketa: 'Dolmenen Ibilbidea' Aroztegi aretoa

Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.


19:30

'Calle Malaga' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Calle Malaga filma. Zuzendaria: Maryam Touzani. Iraupena: 116 minutu. Sarrera, 5 euro.

Hizkuntza: Gaztelania

'Calle Malaga' filma Amaia antzokia

Calle Malaga filma. Zuzendaria: Maryam Touzani. Iraupena: 116 minutu. Sarrera, 5 euro.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
Maiatza
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Urte osoko agenda ikusi »»