Gabonetako apaingarriak egingo dituzte gaztetxoek ludotekan. Gabonetako egitarauaren barruan.
Txu-txu trena herriko kaleetan barrena ibiliko da Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta. Honakoa izango da ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Txistorrada gaur Pake Leku elkartean. Prezioa: bi euro (txistorra eta trago bat).
Donostia Zinemaldian urrezko maskorra irabazi duen Los domingos (2025, 110 min.) filma izango dute helduek. Sarrera: 3 euro.
Neguko arroparen banaketa egingo du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak.
Maite Frankok ipuin kontaketa saioa egingo du. 17:00etan 3 urtetik aurrerakoendako eta 18:00etan 6 urtetik aurrerakoendako.
'Kayara inka gerraria' filma (2025, Peru) Iraupena: 90 minutu. Sarrera da 2 euro. EZAE, Euskadiko zine aretoen elkartearen eskutik.
'Singular' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Alberto Gastesi. Iraupena: 100 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da 4,50 euro.
Astindu Padel Elgetak antolatuta Gabonetako padel campusa 6-14 urte arteko neska-mutikoendako. Abenduaren 22an, 23an eta 24an 09:30etik 11:30era eta 11:30etik 13:30era. Prezioa: campus osoa 40 euro eta egun solteak 15 euro (materiala barne).
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.