Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko egutegia banatuko du Mendizaleen plazan, 15:00etatik 16:00etara.
San Pedro eta Intxaurtxueta Bizilagun elkarteak antolatuta. 17:00 Marrazki tailerra18:00 Txokolatada19:00 Musika eta pintxoak
Gimnasia erritmika erakustaldia egingo dute, Ariznoa Gimnasia Elkarteak antolatuta.
'Zirku' kale animazio argiztatu eta musikatu ibiltaria. Santa Anatik hasiko da eta plazan bukatu, kaleetan zehar ibili ostean –eguraldi txarrarekin, plazako arkupetan–. Gabonetako egitarauaren barruan. Txandak antolatuta.
Kale animazioa egingo du biolin elektrikoarekin, Ibai Arteren eskutik.
Gabriela Wiener idazleak perutarrak Huaco Retrato eta Atusparia liburuak aurkeztuko ditu abenduaren 12an, ostiralean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Bertan, herentzia kolonialak, arrazismo estrukturala, identitatea eta memoria familiar eta historikoak aztertzen ditu. Aurkezpena, Emakume Txokoko Irakurketa Feministen guneko kideak dinamizatuko dute. Animatu!!!
Saioan hainbat gairi helduko zaie, tartean: udal gimnasioaren egoera eta etorkizuneko erabilera, konpostaje zerbitzuaren antolaketa eta hobekuntzak, etxebizitzen inguruan egindako galdeketaren emaitzak, eta komunitate energetikoarekin lotutako proposamenak, besteak beste.
Elebakartasun garaiak liburuaren aurkezpena Juantxo Madariagaren eskutik. Euskararen historia soziala, XVII. mende erditik 1876ra bitarteko ikerlana.
Sevillako Unibertsitatean Historia Lizentziatu eta Ikasketa Historiko Konparatuen masterra duen Alejandro Santos Silvak egingo du berba.
Ozkarbi elkarteko loteria jasotzeko eguna. Abenduak 12, barikua, 19:00etatik 20:00etara, Ozkarbi elkartean.
Umoregileen euskarazko bakarrizketa emanaldia, Santamas Komisiñuaren eskutik.
Garazi Egiguren eta Amaia Santamariaren eskutik. Ostean, pintxo poteoa.
Gabon ispilu kontzertu korala emango dute Bergarako Orfeoiak eta Ezoziko Ama Abesbatzak. Zuzendariak: Aitor Biain-Bidarte eta Victor Galvan.
Txalo Produkzioak konpainiak Amak komedia taularatuko du, ikastola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeren arteko istorio desesperagarria. Sarrerak online.
'La voz de Hind' filma (Tunisia, 2025). Zuzendaria: Kaouther Ben Hania. Iraupena: 89 minutu. Jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da 5,50 euro.
Erakusketa honek, ikuspegi feministatik, garai, leku eta diziplina desberdinetako emakumeek ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak erakusten ditu. Mondragon Unibertsitateko batzorde feministak antolatuta.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.