Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta Elgetan eguenetan izaten da Aintzane Iturbe, 09:00etatik 13:00etara udaletxean. Kontaktua: 747 48 51 47 edota energiabulegoa@debagoiena.eus. Informazio gehiago hemen.
Ikasturteko hamabosgarren ibilaldia egingo dute BPX enpresaren eskutik.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan egongo da gaur.
Hilaren 11n, txokolate-jana eta bingo saioa egingo dituzte Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideek abenduko ekitaldien barruan.
Udalbatzak ez ohiko bilkura egingo du. Quorum nahikoa egon ezean, bigarren deialdia 48 ordu igaro ondoren egingo da. Aztergaiak Talde teknikoak bidalitako PENR1 dokumentu proposamena onartzea eta dagokion administrazioetara bidaltzea tramitazioak jarrai dezan. PENR1eko hasierako onarpenaren alegazio erantzunen dokumentua onartzea. Udal adierazpena onartzea ADIF-i eskatzeko Abiadura Handiko Trenaren obren ondorioz ur horniduran sortutako kalteen aurrean eta izandako ur galeren bistan konponbide bat eman dezala.
Berdintasun sailak antolatuta, eta Azaroan 25 egunaren barruan, Gabriela Wiener-ekin solasaldia egongo da gaur. Hegoamerikako kronista berrien taldeko idazlea eta kazetari perutarra da Wiener. Eltziako hirugarren solairuan.
Haurrentzat, Udalaren eskutik.
Goiatz Labandibar idazlearen Zoo liburua izango du hizpide literatur solasaldiko taldeak Mikel Albisu gidari dela.
Unai Fernandez de Betoño egilearekin. Ostean, solasaldia.
Jon Kortazarren Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia liburu-aurkezpena, Olaso Dorrea Fundazioaren udazkeneko programazioaren baitan.
'Urchin' filma (Erresuma Batua, 2025). Zuzendaria. Harris Dickinson. Iraupena: 99 minutu. Jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da 5,50 euro.
Erakusketa honek, ikuspegi feministatik, garai, leku eta diziplina desberdinetako emakumeek ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak erakusten ditu. Mondragon Unibertsitateko batzorde feministak antolatuta.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.