Espeleotxiki abenturazko irteera familian gozatzeko (sei urtetik gorakoendako). Historiaurreko eta gaur egungo aztarnen bila ibiliko dira. Erreserbak: 943 08 02 00. Iraupena: 2 ordu eta erdi.
Arantzazu santutegiaren historia eta abangoardia –artea– ezagutzeko bisita gidatua. 10:30ean, euskaraz; 12:30ean gazteleraz. Erreserbak: 943 79 64 63.
Gomiztegi baserrira bisita gidatua eta bertan egindako gazten dastatzea. Familian egiteko moduko irteera. 10:30ean elkartuko dira parketxean eta ibilbide irisgarretik barrena helduko dira Gomiztegira; han izango da bisita, 11:30ean. Doan. Erreserbak: 943 79 64 63.
Kakaoaren nondik norakoak ezagutzeko bideo emanaldia eta txokolate dastatzea, familian. Erreserbak: 943 79 64 63. Iraupena: 45 minutu.
Oñatiko herrigune historikoko ondare historiko-artistiko eta kulturala ezagutzeko bisita gidatua herri barruan. Iraupena: ordu bat. Erreserbak: 943 78 34 53.
Arrikrutz koba barrua familian ikusteko irteera (hiru urtetiko gorakoendako). Erreserbak: 943 79 64 63. Gazteleraz.
Sari nagusia ziztu bizian animaziozko filma (Alemania, 2025, 98 min.) euskaraz izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'Artz-atzapar kanpamendua' abenturazko filma. Zuendaria: Sílvia Quer. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Paul Urkijo arabarrak zuzendutako eta Yune Nogueiras bergararra protagonista duen Gaua filma (2025, 87 min.) emango dute helduentzat. Sarrera: 5 euro.
'Los tigres' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alberto Rodriguez. Iraupena: 109 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da 5,50 euro.