Aurkezpena: argazki erraldoia eta ondoren pintxoak giro ederrean.
Ipuin kontalari boluntarioen eskutik Ipuinen Ordua liburutegian. Hiru saio: 17:00-17:20, 8/9 urtetik aurrerako gaztetxoentzat (3.mailatik gora) 17:30-17:50, 5/6 urtetik aurrerako haurrentzat (5 urteko gelatik gora) 18:00-18:20, 2/3 urtetik aurrerako txikitxoentzat.
Urteko ohiko batzar nagusia egingo dute gaur Pake Leku elkarteko bazkideek.
2001. urtean Himalaiako Pumori mendiaren (Nepal) gailurrera abiatu ziren bost mendizale gazte: Beñat Arrue, Iñaki Aiertza, eta Aritz Artieda, Javier Arkauz eta Cesar Nieto. Bidean zirela, urriaren 17an, izotz-jausi batek azpian harrapatu zituen bost euskaldunak 6.300 bat metrora zirela, eta bertan hil ziren. Istripua gertatu eta urtebetera Nepalera joan ziren Beñat zenaren gurasoak, Arantxa Gurrutxaga eta Pello Arrue. Bi helbururekin bidaiatu zuten hara: hil ziren mendizaleei omenaldia egitea eta Beñatek bizirik zegoela atera zuen argazkian berarekin ageri den haurra aurkitzea. Haur hori da, hain zuzen ere, Suku Maya, dokumentaleko protagonistetako bat. Hizkuntza: Euskara, gaztelerazko azpitituluekinPrezioa: 5€ (Jasotako dirua Nepaleko jendeari laguntzeko izango da, “SOS Himalaya-Fundación Iñaki Ochoa de Olza”)
Zaraia aretoa betetzea espero da beste behin Ekain Martinez De Lizarduyk zuzendutako ikus-entzunezko lanarekin. Bi saio antolatu dira: bat martxoaren 22rako eta bestea martxoak 29rako. Biak izango dira arratsaldeko 19:00etan eta 3 eurotan salduko dira sarrerak
Kepa Zelaia gazte oñatiarra bakarka arituko da eta azkenaldian sortutako zenbait kantu berri aurkeztuko ditu, gertuko bertsioez osatuz kontzertua.
Bribribliblí (Extremoduro), Los Platero (Platero Y Tú), Triscando En La Hierba (Marea). Prezioa: 12 euro aurrez, eta 15 euro egunean bertan leihatilan. Aurrez erosteko hemen, Rincon de Lola (Elgeta), Eruan (Bergara) Irati (Arrasate) eta Kultu (Eibar)
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Emakumeen biharra du izenburu hirugarren urtez jarraian eta Martxoaren 8aren bueltan antolatu den erakusketak. Aurten herriko komertzioetako emakume langileak izan dira erreferente erakusketa artikulatzeko. Adin guztietako 27 emakumek hartu dute parte: pintura, marrazkiak, collage, eskultura, argazkiak, bideo eta bideo instalazioak, tapizak… Martxoaren 7an inauguratuko da, Aroztegin (19:30), eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.
Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean.