Hamar urte Herrixa Dantzan dantzaldiak. 2010eko urtarrileko azken igandean eman genuen lehenengoa, Espaloia kafe-antzokian. Urteurren borobilaren aitzakian, Alboka taldeko Joxan Goikoetxea soinujolea gonbidatu dugu geurera. Taldeak grabatutako abestietatik aukeraketa eginda antolatu dugu dantzaldia: sokak, baltsak, mazurkak, jauziak, kontradantzak, zortzikoak... Berezia izango da. Dantza-gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Arrolakoak Oiz mendira igoko dira Trabakua mendatetik. Mendi-irteera domekan izango da eta 8:00etan irtengo dira Olaranetik. Irteera goizetik soilik izango da eta arrolamt@gmail.com helbidean eman behar da aurrez izena.
Aurreko urtean, 2018an, jaiotako haur beste zuhaitz landatuko dira.
Urtero moduan, Euskal Herriko mus txapelketa jokatuko da, eta dagoeneko hasi dira herrietan kanporaketak egiten; Eskoriatzan, domeka honetan izango da Euskal Herriko XI. mus txapelketaren barruko herriko kanporaketa, Inkernu tabernan. Partiduak 16:00etan hasiko dira eta izen-ematea Inkernun bertan egin beharko da, 16:00 aurretik –bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira–. Kanporaketan garaile irteten den bikoteak ordezkatuko du Eskoriatza, Gipuzkoa mailan egingo den hurrengo kanporaketan. Hala, Eskoriatzan domekan irabazle suertatzen den bikoteak, hori gainditzen badu, otsailaren 23an zazpi herrialdeetako finala izango du.
Sarrera, lau euro
Artedrama taldearen eskutik datorren antzezlana da. Sarrerak salgai (10 €), leihatila digitalean, Txokolateixan eta www.oñati.eus
2014an Cadizen sortutako hirukotea da Smokers Die Young. Post-harcorea, rocka eta grungea dituzte oinarri, eta energiazko eta kalitatezko zuzenekoa eskaintzen dute. Diskoarekin baino gehiago, zuzenekoekin dira trebeak ikusleak bereganatzen, eta arrasatearrak poltsikoan sartzeko gogoz datoz. Hitzordua: domekan, 19:00etan, Iratin.
Hamabi urtetik gorakoentzat. Pelikula dramatikoa.
Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera, bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bergarako Kartzela zaharreko Dynamo zineklubeko Ugutz Basauri Ganboa izan da Hemen Debagoiena saioan, 2017ko uztailean estreinatu zuten zinema aretoaren gainean berba egiteko. Kartzela zaharreko zortzigarren ziegan dago kokatuta, "Euskal Herriko zinema aretorik txikiena" dena.
Urtarrilaren 25etik 27ra, San Paulo jaiak ospatuko dituzte Bergarako Ubera auzoan. Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua antolatu dute auzotarrek: Agin Labururekin eta Julio Sotorekin bertso-afaria, auzoko jaioberriei ongi-etorria, herriko Eyharts taldearen zuzeneko ikus-entzunezkoa, puzgarriak eta umeendako jolasak... Ez da aspertzeko astirik izango.