Gaur, urtarrilak 9, emango diote hasiera urtarrileko programazioari; hileko eguazten guztietan egongo da anti-heroien gaineko filmen bat ikusteko aukera, 21:00etan hasita. Izan ere, Dynamo zineklubekoek hilero gai bat aukeratzen dute eta gai horren gaineko pelikulak eskaintzen dituzte. Seminarixoa aretorako zinema ekipoa martxorako erabilgarri egongo dela espero du Udalak eta Basaurirendako albiste pozgarria da hori: "Gaurkotasunezko pelikulak ikusteko ez dugu aukerarik herrian eta denok joan gara noizbait, oso ohiko plana delako, Gasteizera erosketak egitera joan eta zinemara joatea; hori Bergaran egin ahalko dugu laster. Gurea eskaintza ezberdina da eta beraz, erabat bateragarriak dira".