San Paulo jaiak ospatuko dituzte asteburuan Uberan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 22a, 17:11
'Piñata' moduan ezaguna den umeendako jolasa, 2017ko jaietan.

Urtarrilaren 25etik 27ra, San Paulo jaiak ospatuko dituzte Bergarako Ubera auzoan. Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua antolatu dute auzotarrek: Agin Labururekin eta Julio Sotorekin bertso-afaria, auzoko jaioberriei ongi-etorria, herriko Eyharts taldearen zuzeneko ikus-entzunezkoa, puzgarriak eta umeendako jolasak... Ez da aspertzeko astirik izango.

Egitaraua:

Urtarrilak 25, barikua (San Paulo eguna)
    •    11:00etan meza
    •    12:00etan salda eta txistorra
    •    20:30etan txupinazoa Mari Justa eta Pedro Joxeren ongi etorrixa
    •    Ondoren poteoa
    •    21:00etan Agin Laburu eta Julio Sotorekin bertso afaixa.
    •    Dantzaldia trikitilariekin
 
Urtarrilak 26, zapatua (San Paulo txiki eguna)
    •    11:00etatik 16:00etara puzgarriak eta bitartean jolasak
    •    12:00etan patata tortila eta tarta lehiaketa
    •    Bitartean salda
    •    13:00etan auzoko jaioberriei ongi etorria eta zapi banaketa
    •    14:00etan auzo bazkaria
    •    20:30ean Mozorro-festa
    •    21:30ean Blues kontzertua Tobaco Road-en eskutik
    •    23:30ean Eyharts-en zuzeneko ikus entzunezkoa
    •    Ondoren, DJ Aldabena

Urtarrilak 27, domeka
    •    10:00etan Diana Bergarako txistulariekin
    •    11:00etan meza
    •    12:00etan salda eta txistorra
    •    12:00 Alai taldea
    •    12:00etan Moises Azpiazu  dantza taldearekin emanaldia
    •    13:00etan zozketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak