2019/01/27 16:00 - 19:00

Bestelakoak

Mus txapelketa Inkernun

Mus txapelketa Inkernun
Inkernu Taberna, Eskoriatza

Urtero moduan, Euskal Herriko mus txapelketa jokatuko da, eta dagoeneko hasi dira herrietan kanporaketak egiten; Eskoriatzan, domeka honetan izango da Euskal Herriko XI. mus txapelketaren barruko herriko kanporaketa, Inkernu tabernan.

Partiduak 16:00etan hasiko dira eta izen-ematea Inkernun bertan egin beharko da, 16:00 aurretik –bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira–. Kanporaketan garaile irteten den bikoteak ordezkatuko du Eskoriatza, Gipuzkoa mailan egingo den hurrengo kanporaketan. Hala, Eskoriatzan domekan irabazle suertatzen den bikoteak, hori gainditzen badu, otsailaren 23an zazpi herrialdeetako finala izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak