Itziar Zubiak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Sara Fantova Barrena bilbotarrak zuzendutako filma (2025, 80 min.). Sarrera: 3 euro.
KORRIKA batzordearen lehen deialdia. 24.KORRIKAren nondik norakoak, herrian zer egingo den ezagutzeko modua eta proposamenak egiteko aukera.
Korrika batzordea bilduko da datozen asteetarako zereginak banatzeko eta Aretxabaletan antolatuko direnak prestatzeko. Batzar irekia da eta interesa duen edonor dago gonbidatua.
'Rondallas' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Daniel Sánchez Arévalo. Iraupena: 112 minutu. Sarrera da 4,50 euro; ikuslearen eguna da gaur.
2024an inauterietan estreinatu zuten dantza-herrikoia, Nasteborraste, eta inauterietako beste dantza batzuk ikasteko ikastaroa antolatuko dute aurten ere. Egunak: Urtarrilak 19, 26 eta otsailak 2 eta otsailak 9. Izena emateko Hemen
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.