Juan Kruz Igerabidek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
La voz de Hind filma (Tunisia, 2025, 89 min.) izango dute helduek. Kaouther Ben Haniak zuzendutako pelikulak kontatzen du Gazan auto batean harrapatuta geratu den 6 urteko neskato baten erreskatatzeko ahalegina. Sarrera: 3 euro.
Idazketa tailerra Joxemari Iturralderekin, udal liburutegiak antolatuta. Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea. Kultura etxeko bilera gelan izango da.
24. Korrika martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo da eta horren bueltako kontuak antolatzeko lehen batzarra egingo du Aretxabaletako batzordeak. Herriko eragileak eta erakundetako ordezkariak gonbidatu dituzte parte hartzera, baita herritarrak ere, eta hala, nondik norako guztiak ezagutzeko, herrirako ekitaldiak proposatzeko.
Luis Ezeiza eguzki-plaken proiektura batzeko eta bazkide berriak lortzeko bilera informatiboa egingo du Esnargik.
'Avatar, fuego y cenizas' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: James Cameron. Iraupena: 197 minutu. Sarrera da 4,50 euro, ikuslearen eguna gaur.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 14 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 7an hasita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Android gailuak erabiltzen ikasi. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.