Hiruko saskibaloi txapelketa jokatuko dute Labegaraietako kiroldegian.
5-12 urte bitarteko haurrentzat. Debalde, izen-ematerik gabe. Ordutegia: 11:00-13:00.
Haurrendako eta gaztetxoendako, Ibai Arteren eskutik. Ordutegia: 11:30-14:00 eta 16:30-19:30.
'Mision santa' animaziozko filma (AEB, 2025). Egileak: Ricard Cussó, Damjan Mitrevski. Iraupena: 91 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Alabazan taldearen Luziaren sekretua itzalen antzerkia. Sarrera: 4 euro.
Janus Lester musikariaren kontzertua. Sarrera: aurrez 10 euro, takillan 12 euro.
'Nuremberg' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: James Vanderbilt. Iraupena: 148 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da 5,50 euro.
Miren Artetxe, Uxue Alberdi, Ane Zuazubiskar eta Miren Amuriza bertsolarien saioa izango da, Olatz Zuazubiskarrek gaiak jarrita. Sarrera: 6 euro.
Kuadrillen arteko Gabonetako saskibaloi txapelketa hilaren 26an eta 27an. Antolatzailea: Aloña Mendi Saskibaloi Saila. Gabonetako egitarauaren barruan.
Benjamin, kimu eta kadete mailako Deba Arroko Gabonetako pilota txapelketa jokatuko da hilaren 26an, 27an, 29an eta 30ean. Partidak 10:00etan hasiko dira.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.