Ipuin kontalaria umeendako, ludotekan. Gabonetako egitarauaren barruan.
Txu-txu trena herriko kaleetan barrena ibiliko da Aretxabaletako Udalak gonbidatuta. Honakoa izango da ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:30. Antolatzailea: Bedelkar.
Kuboko erabiltzaileak Olentzero eta Mari Domingiren bila joango dira eta topalekuko erabiltzaieak salting egitera, Bilbora. Gabonetako egitarauaren barruan.
Gabonetako apaingarriak egingo dituzte umeendako tailerrean.
Eguberri kontuak Hil da eguzki zaharra, jaio da eguzki berria. Gaztainak erretzen dituen bitartean, Itziarrek, bere amonagandik jasotako hainbat eguberri kontu aletuko dizkigu: garai bateko sinismenak, gure ahozko tradiziotik jasotako kontu eta kantuak…
Taher Ali Palestinako aktibistaren hitzaldia izango da Kontseilu Sozialista Deba Bailarak antolatuta. Ondoren, 20:00etan, kontzertua Negu Urbilak taldearen eskutik.
Olentzero eta mari Domingirekin kalejira Aranerreka kalean hasi eta Boluako frontoiraino.
Intxortatik jaitsiko dira Elgetako plazara Olentzero eta Mari Domingi. Neska-mutikoen gutunak jasotzera, gozokiak banatzera eta musuak ematera etorriko dira. Maala Guraso Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatuta.
Musikari oñatiarrak Lurra ikutu barik diskoa aurkeztuko du. Sarrerak, hamabost euro.
'Ciudad sin sueño' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Guillermo Galoe. Iraupena: 97 minutu. 'Aretoetan, zinema beti handi' kanpainaren baitan, EZAE, Euskadiko zine aretoen elkartearen eskutik. Sarrera: 2 euro.
Astindu Padel Elgetak antolatuta Gabonetako padel campusa 6-14 urte arteko neska-mutikoendako. Abenduaren 22an, 23an eta 24an 09:30etik 11:30era eta 11:30etik 13:30era. Prezioa: campus osoa 40 euro eta egun solteak 15 euro (materiala barne).
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.