Eskuarteanen eskutik. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30.
Oñatiko artisauen azoka gaur, Gabonetako egitarauaren barruan.
Hator Hator 2025 Gabonetako kontzertua. Partaideak: Oñati Abesbatza –Zuzendaria: Mirengu Plazaola–, Ganbara Abesbatza, Hots Abesbatza, Musika Banda eta Banda Gaztea. Kontzertu solidarioa Dhagguel-eko (Guinea Konakry)Emakumeen Eskola proiekturako. Gonbidapena Txokolateixan jaso behar dira.
Bergarako Txistulari Bandak Gabonetako kontzertua egingo du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Los tipos malos 2 animaziozko filma (Estatu Batuak, 2025, 103 min.) izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'Zootrópolis' animaziozko filma (AEB, 2016). Egileak: Byron Howard, Rich Moore, Jared Bush. Iraupena: 108 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Santamasetako dantzaldia, herriko musikariekin. Gaiteroak Trikitixa eskola Txistulariak Santamasak 2025
Elgetako Gazte Asanbladaren Zinia egitasmoaren barruan Faisaien irla pelikula emango dute abenduaren 21ean, 18:00etan, KZgunean. Sarrera doan.
Karnabalen Lagunak taldeak bilera deitu du Aratusteetan pilotalekuan egiten duten bazkaria antolatzen hasteko. Aratusteen antolakuntza bermatu gura duen edozein herritar gonbidatu dute.
Haurrendako.
'Ama' faktoria soziala, Hots abesbatzak antolatuta. Sarrera: 7,50 euro; Txokolateixan salagi. Gabonetako egitarauaren barruan.
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola antzezleen saioa. Sarrera: 5euro (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me )
Donostia Zinemaldian urrezko maskorra irabazi duen Los domingos (2025, 110 min.) filma izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
'Singular' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Alberto Gastesi. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.