Eskubaloiaren eguna egingo dute Labegaraietako kiroldegian.
Bigarren eskuko azoka gaur. Beren gauzak trukatzen, saltzen... postua jarri nahi duenak bigarre.azoka2023@gmail.com helbidera idatzi dezake.
Eskuarteanen eskutik. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30.
Olaso dorrea bisitatzeko aukera. Euskaraz, 10:15ean; gaztelaniaz, 12:15ean. Prezioa: tarifa kontsultatu. Publiko orokorrarentzat. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.
XXVII. Napar feria egingo dute San Antonio auzoan. Egitaraua: 10:30 Bergarako Txistulari banda eta Bergarako Erraldoien kalejira. 11:00 Meza, auzoko hildakoen alde Ermitan. 11:30 XXVII Napar Feriaren irekitzea. 10:00-12:00 Patata-lehiaketaren edizio gastronomikoa Udapa patatekin (patatak saiheskiarekin). Parte-hartzaileak: Umore-Ona, Artatse, Lasai-Toki, San Migelpe, Gure Ametsa, Sagarpe, Madura, Altzasu. 12:00etatik aurrera, patatak azokako produktuen erosketa-bonoak aurkezten dituztenen artean banatuko dira, agortu arte. 12:00-14:00 Erraldoien Gunea. Erakusketa eta kalejira. Errekortadoreen eskola eta poniak . 13:00 Jon, Jaione eta seme-alabak taldearen emanaldia Canalejaseko orubeko plazatxoan.
Eskuarteanen eta Ekoudalatxen eskutik.
Haurrendako eta gazteendako. Ordutegia, 11:30-14:00 eta 16:30-19:30.
Karmele Igartua sorkuntza bekaren sari banaketa ekitaldia egingo dute, Idazle Eskolak eta Aretxabaletako Udalak antolatuta.
Donostiako taldearen emanaldia, Ibai Arteren eskutik.
Go!azen serieko aktoreak etorriko dira. Antzerkia eta musika. Sarrera: 10 euro.
Los tipos malos 2 animaziozko filma (Estatu Batuak, 2025, 103 min.) izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'Zootrópolis' animaziozko filma (AEB, 2016). Egileak: Byron Howard, Rich Moore, Jared Bush. Iraupena: 108 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Neguko arropa bilduko du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak. Eta ondoren, hilaren 22an arropa banaketa egingo dute.
Aita Madina Txistulari Taldearen Gabonetako kontzertua.
NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da, egolatriari eginiko oda bat. Sarrerak, webgune honetan erosgai.
Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen Eukalyptus antzezlanaren proiektuarekin, eta ordutik hona ibilbide luzea izan du lanak.
Victimas Club eta Chuleria, joder! taldeak gaur Burrunda Faktoriak antolatuta. Sarrera: 8 euro arrunta, hiru euro murriztua.
Donostia Zinemaldian urrezko maskorra irabazi duen Los domingos (2025, 110 min.) filma izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
'Singular' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Alberto Gastesi. Iraupena: 100 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da 3 euro. 'Zinemaren festa' ekimenaren barruan.
Gabonetako kontzertua. Emanaldi honek emango dio hasiera Oñati abesbatzaren 60. urteurreneko egitarauari. Egitaraua: Elurra mara mara, Gabon gaua, Umetxoaren ametsak, Jingle Bells, Feliz Navidad... Gabonetako egitarauaren barruan. Zuzendaria: Mirengu Plazaola; piano jotzailea: Arantzazu Saiz. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Doan.
Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak eta Orfeoi gazteak Gabonetako kontzertua egingo dute. Sarrera: 8 euro.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.