Arrasateko baserritarren garaiko produktuak erosteko aukera.
Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Jarindon. Hara joateko lau ibilbide antolatu dituzte: Aramaiokoa 09:00etan irtengo da, frontoitik; eta 10:30ean Marixekatik irtengo direnekin elkartuko da. Aramaiotik joan-etorria egiten duenak 21 kilometroko ibilbidea egingo du, eta Marixekatik, ostera, 5,5 kilometrokoa.
Bederatzigarren urtez jarraian antolatu dute erreka garbiketa eta urriaren 14rako eman behar da izena: Agorrosinen, errekagarbitzeko@gmail.com helbidean edota izen-emate orri honetan. Urriaren 16an Labegaraieta kiroldegian, Osintxun eta seminarioko patioan elkartuko dira.
Edukiera mugatua.
Mariasun Agirre, Karmen Ojanguren, Itziar Olabe eta Eli Aranzabal omenduko dituzte, urriaren 16an, elkartean bertan. Ekitaldia 12:30ean izango da. Interesatuek barikurako, urriak 8, eman behar dute izena elkartean bertan zein Elgetako botikan.
'Dartagnan eta hiru mosketxakurrak' filma, umeendako. Animaziozko filma (2021). Iraupena: 84 minutu. Sarrera da lau euro.
0-4 urte arteko umeendako eta euren familiendako txokoa.
Babestu maite duzun mendia ekimenaren barruan, kontzertuak egingo dituzte Aramaioko plazan, 19:00etan hasita. Billy Club eta John Dealer and the Coconuts taldeak joko dute.
Organo Erromantikoaren Nazioarteko 22. Zikloaren baitan. Debalde, edukiera bete arte.
'Benedetta' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Paul Verhoeven. Iraupena: 131 minutu. Sarrera da bost euro.
Benito Piriz, Ainhoa Lekerika eta Ander Perez artisten lanak ikusgai, gaurtik urriaren 17ra arte.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.