Odol-emaileei urteetan eskainitako laguntzagatik lau emakume omenduko ditu Ozkarbi elkarteak

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 6a, 06:58

Odol-ateratzeak, Elgetan.

Mariasun Agirre, Karmen Ojanguren, Itziar Olabe eta Eli Aranzabal omenduko dituzte, urriaren 16an, elkartean bertan. Ekitaldia 12:30ean izango da. Interesatuek barikurako, urriak 8, eman behar dute izena elkartean bertan zein Elgetako botikan.

"Euren ekarpena eta ibilbidea eskertzeko asmoz Ozkarbiko zuzendaritzak erabaki du Ozkarbi elkartearen izenean omenalditxo bat egitea". Horrela adierazi dute Ozkarbitik eta ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte bai bazkideak bai gainerako interesatuak. 

Omenaldi "xumea" izango dela azaldu dute "guztion artean esker ona adierazteko eta bide batez mokadutxo batzuk janez lagunartean elkarren berri izateko".

Izena eman behar da

Antolakuntza kontuak direla-eta aurrez izena emateko eskatu dute. Azken eguna da urriak 8, barikua. Izena emateko aukerak hiru dira; Ozkarbi elkartera email bat bidalita, Ozkarbi elkartearen atarian dagoen orrian izena emanez edo Elgetako botikan izena emanaz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak