Erreka auzolanean garbitzeko deia egin dute Bergaran urriaren 16rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko urr. 6a, 10:01

Erreka garbitzeko batzordeko kideak EH Bilduko zinegotzi Juanjo Azula eta Juan Luis Gonzalezekin. Argazkia: Javier Rudman.

Bederatzigarren urtez jarraian antolatu dute erreka garbiketa eta urriaren 14rako eman behar da izena: Agorrosinen, errekagarbitzeko@gmail.com helbidean edota izen-emate orri honetan. Urriaren 16an Labegaraieta kiroldegian, Osintxun eta seminarioko patioan elkartuko dira.

Epeletik Osintxurainoko erreka tartea garbituko dute, Bergarako Erreka Garbiketa Batzordeak egindako deialdiari jarraituz. Ekimenak Bergarako Udalaren laguntza du. 09:30ean elkartuko dira taldeak hiru gunetan: Labegaraieta kiroldegian, Osintxun eta Seminarioko patioan. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egin diete herritarrei. 

Hiru bide izena emateko

Izen ematea: urriaren 14a baino lehen egin behar da. Hurrengo bideetatik: 

Erreka hainbat zatitan banatuko da eta talde bakoitzak zati bat garbitzeko ardura izango du. Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da. 
Izena ematen duten 14 urtetik gorako parte-hartzaileek asegurua izango dute. 14 urtetik beherakoek ere parte har dezakete gurasoen (edo helduen) erantzukizunpean.

Gomendioak

Arropa zaharra jantzi. Oinetako egokienak mendiko bota zaharrak edo zapatila zaharrak dira, orkatilak ondo lotuta izan eta bihurrituak saihesteko. Garbiketarako materiala Udalak jarriko du baina animatu eta ekarri etxean dituzuen eskularru, guraizeak…

Elkartzeko guneak

Elkartzeko hiru gune aurreikusten dira. San Antoniotik Epelera bitarteko tartea garbitu behar dutenak Labegaraietako kiroldegian (bizikletak ekarri tramuetara joateko) elkartuko dira. Erdigunea, Poligonoa eta Mekolalderainokoak (bizikletak ekarri), Seminarioko patioan. Osintxu ingurukoak, Osintxun bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak