Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak. 11:00 Gantzagan. 12:00 Barajuenen eta Etxaguenen. 14:00 Oletan.
Aramaioko Barajuen auzora joango dira.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Elkarrizketa filosofikoen gaurko saioan, edertasuna izango da gaia. Dinamizatzailea: Miren Camison.
Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa aztergai, Alaine Agirrek dinamizatuta.
Antzuolako Korrika batzordeak laugarren bilera irekia egingo du, ekitaldiaren gaineko xehetasunak fintzeko.
Iratxe Ormatza Imatzen Printzak begietan liburuaren solasaldia, Mikel Antzak gidatuta. Antolatzailea: Jardun.
Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta, Taher Ali aktibista palestindarrak hitzaldia egingo du otsailaren 18an, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian.
Loramendi elkarteak aisialdi lantaldea osatzeko bilera deitu du. Ateak zabalik dituzte edonorendako.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.