Urteroko koko-batzea egingo dute elgetarrek Goibeko Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta. Hartza esnatuko da eta baserriz baserri ibiliko dira goiz zen arratsaldean iluntzean plazan amaitzeko.
Otsailaren 7an ospatuko da 2026ko Kinttaden Eguna.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.