Markel Olano adituaren eskutik. Izenak emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus . Bost euro pertsonako.
10:00etan, etxafuegoak. 11:00etan, tortilla lehiaketa eta haurrendako jolasak. 11:30ean, tabernaren irekiera. 13:00etan, auzoko jaioberriei omenaldia. 13:15ean, erromeria Arrasateko Trikiti Eskolakoekin. 14:30ean, bazkaria. 17:00etan, marrazki lehiaketa. 17:30ean, igelaren jolasa. 18:00etan, txokolate-jana eta umeendako tailerra. 20:00etan, Markel Goikolea DJ-aren emanaldia. 22:00etan, su artifizialak.
Oñatiko Udalak eskaintzen duen Jabetze Eskolaren barruan antolatutako tailerra. Tailerrean uztartzen dute batetik jolasa, barreak, konplizitatea, begiradak... eta bestetik hausnarketa, kontzientzia, presentzia.... Espazio honetan gogoratuko dute emakumeek dutela edalontzia bizitzaz beterik edo erdi beterik ikusteko giltza, bai eta eurendako osasungarriak diren ohiturak sortzeko aukera ere, adibidez adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea. Irakaslea: Elba Ruiz Morales (gazteleraz). Egubakoitzean (17:00etatik 20:00etara) eta zapatuan (10:00etatik 14:00etara). Bost euro.
Arrola mendizale taldeak Nordic walking edo ibilera nordikoa deritzon modalitatea ezagutzeko saioa antolatu du apirilaren 2rako. Izena emateko aukera zabalik dago.
Apirilaren 2an da Autismoari Kontzientziaren Munduko Eguna eta hori ospatuko dute Aretxabaletan. Egitaraua: 11:00-14:00: Puzgarriak Iturrigorri pilotalekuan. 11:30: Karaokea Iturrigorri pilotalekuan. 12:30: Aretxabaleta Abesbatza, Mitarte kalean. 13:00: Jaiki Elkartearen erakustaldia, Mitarten. 14:30: Paella dastaketa Herriko Plazan. 200 tiket aterako dira euro baten truke. Kilokan eta Belar Metan egongo dira salgai aurretik, eta zapatuan Herriko Plazan. 16:30: Aurpegiak margotzeko haurrentzako tailerra Dagda taberna ondoko plazatxoan. 17:30: The Song (blues) taldearen kontzertua Hirusta taberna ondoko plazan. 19:30: Demonio de Niño taldearen kontzertua Herriko Plazan. 20:30: Saskiaren zozketa. 21:00: Fatxadak urdinez argiztatzea. *Dozena bat artisauk euren postuak jarriko dituzte Mitarte eta Durana kaleetan goizean zehar.
3-12 urte artekoendako, bi hezitzaileren laguntzarekin.
Arrasate Musikaleko eta Donostiako Eskudero Ganbara abesbatzeko taldea. Seminarixoan, 11:30ean. Puciniren Madame Buterfly operaren proiekzioa. Seminarixoan, 17:30ean.
14:30ean, Korrika bazkaria, gaztetxean. 20:30ean, Brocken Legacy, Letagin eta Calachea taldeen kontzertuak, gaztetxeak.
'Peter rabbit 2: a la fuga' animaziozko filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Will Gluc. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da lau euro.
Sun magoak Houdini la magia de la tv ikuskizuna egingo du Espaloia kafe antzokian. Prezioa da 10 euro aurrez eta 12 euro egunean bertan lehiatilan. Sarrerak salagai Lola jatetxean eta online hemen.
2002an jaiotako kintoek Santa Ageda eguneko ohiturari keinu egingo diote eta dantza saioa eskainiko dute herritarren aurrean. Pandemiaren ondorioz ezin izan zuten ospakizunik egin 2021ean.
Oihana Iguaran eta Maialen Akizu bertsolariak izango dira, Toki Eder elkartean egingo den bertso afarian, 21:00etan. Labidean eman beharko da izena eta 25 euroko sarrera ere bertan erosi beharko da. Martxoaren 27ra bitartean, gatzagarrei mugatuta egongo da, eta egun horretatik aurrera gainontzekoentzat zabalik, edukiera mugatua delako.
'Código emperador' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Jorge Coira. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
TAZOLTÉOTL, PLAZERAREN ETA PASIOAREN JAINKOSARURRU MIPANOCHIA ARTISTA MEXIKARRAREN ERAKUSKETAMARTXOAREN 31TIK APIRILAREN 7RA
Artista liburuen lehiaketa udal liburutegiak antolatuta. Publiko guztiendako.