2022/04/02 10:00 - 14:00

Ikastaroak

Biobarrea. Barreterapia lantegia

Biobarrea. Barreterapia lantegia
Zubikoa, Oñati

Oñatiko Udalak eskaintzen duen Jabetze Eskolaren barruan antolatutako tailerra. Tailerrean uztartzen dute batetik jolasa, barreak, konplizitatea, begiradak... eta bestetik hausnarketa, kontzientzia, presentzia.... Espazio honetan gogoratuko dute emakumeek dutela edalontzia bizitzaz beterik edo erdi beterik ikusteko giltza, bai eta eurendako osasungarriak diren ohiturak sortzeko aukera ere, adibidez adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea. Irakaslea: Elba Ruiz Morales (gazteleraz). Egubakoitzean (17:00etatik 20:00etara) eta zapatuan (10:00etatik 14:00etara). Bost euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak