Xalbadorpe elkarteak urteko batzarra deitu du. Ozkarbi elkartean izango da, 17:00etan hasita. Jakinarazi dute derrigorrezkoa izango dela maskara erabilera.
Aspaceren eskutik, Korrika Kulturalaren baitan.
Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren barruan Nicolas Buenaventurak helduendako saioa egingo du, gazteleraz.
Elgetako Korrika batzordeak antolatuta Uhinak dokumentala, eguenean, udaletxeko areto nagusian. Euskal Herri osoko bederatzi errealitate linguistiko jasotzen dituen dokumentala. Iraupena 33 min.
GeopolotolaZ-ko nazioarteko analista eta politologo Gabriel Ezkurdiak egingo du berba.
Jon Maiarekin, euskaraz.
Rosa Urreta eta Joxerra Agirreurreta irakasleen eskutik ordu eta erdiko iraupena izango duten hiru saio izango dira. Martxoaren 10ean, 17an eta 24an, 18:30ean hasita. Saioak kultura etxean egingo dira, eta izen-ematea martxoaren 8a aurretik egin beharko da Labidean. Saioak doakoak izango dira.
Gaur, euskaraz. Izenak Arrasate.eus atarian.
22. Korrikarako egindako lana, Korrika Kulturaren baitan.
'Un amor intranquilo' filma (Belgika, 2021). Zuzendaria: Joachim Lafosse. Iraupena: 118 minutu. Sarrera da bost euro.
Bergarako Kartzela zaharrean kokatzen den Angiolillo liburutegiak laster 13 urte beteko ditu, ordutik 65 liburu aurkezpen inguru antolatu ditu beste ekintza desberdin batzuen artean.
Sarrerak, zazpi euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.
Antzuolako udalak eta Bideberri mankomunitateak antolatuta, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eskainiko da. Martxoaren 23tik maiatzaren 25era bitartean eskainiko da Olaranen, eguaztenetan 17:15etik 18:45era bitartean. Izena emateko azken eguna martxoaren 21a da eta udaletxean eman behar da; plazak mugatuak dira (kontu korronte zenbakia eraman).