Errigoraren kanpaina berria martxan da Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mar. 14a, 12:00

Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.

Errigoraren udaberriko kanpainak Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura du izena. Martxoaren 30era arte egongo da aukera eskatzeko Agerreko –Nafarroa hegoalde eta erdialdeko– oliba-olio birjina estra eta kontserbak, arroza, pasta eta lekale-sortak. Olioa bidoietan eskaintzen da, eta gainerako produktuak hamabi unitateka.

Errigorak euskararen aldeko mugimendua sortu nahi du Nafarroa hegoaldean. Herrigintza eta auzolan ariketa handia da. 2013a ezkero, 1.400.000 euro baino gehiago bideratu dira euskara sustatzera. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen Elkartea eta Agerraldia ekimena dira bide- lagun nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak