Salbador kaleko plazatxoan, 10:00etatik 21:00etara.
'Itzal' titere tailerra Zurrunka Teatro taldearekin, zortzi urtetik gorako umeendako. Eñaut Gorbea etorriko da umeekin haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko laborategi didaktikoa gidatzera. Hiru eguneko tailerra: itzal titereak, gorputzarekin itzalak eta hondarrarekin proiekzioa. (Apirilak 21, 22 eta 23). 14 lagunendako tailerra.
Iñaki Carreterorekin, 4 eta 8 urte arteko umeendako. Izenak liburutegian eman behar dira, apirilaren 12tik aurrera.
Aramaioko Udalak bilera irekia egingo du eguaztenean, eolikoen gaiaren inguruko egoera azaltzeko eta argibideak emateko.
Automatizazioa, produkzio modu desberdinen onura eta kalteak kontrajartzen izeneko hitzaldia gaur. Hizlariak izango dira: Luka Eciolaza (MGEP-n robotika eta automatizazio irakasle eta ikerlaria) , Jaione Martinez (Skura Kooperatiba eta Teks elkarteko kidea) eta Xabier Ugartemendia (LABeko ekintza sindikaleko idazkaria ). Oñatiko EH Bilduk antolatutako Hamar gai/Hamaika berba zikloko laugarren hitzaldia. (Doan da hitzaldia baina komeni da sarrera aurrez hartzea udal webgunean edo Txokolateixan).
Edukiera mugatua.
Mediterraneoan, gure zibilizazioa sortu zen itsasoan, milaka errefuxiatu zain daude Europak harrapa ditzan. Iraupen luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da 'Varados', eraikin okupatuetan edo errefuxiatu-esparruetan. Europako atarian, bizirik irauten duen bitartean itxaropenari bizirik eusten saiatzen da jendea. Zuzendaria : Helena Taberna
Aitzol Altuna Enzunzak egingo du berba, Zuztarrak Errotuz hitzaldi zikloaren baitan.
Edukiera mugatua.
Gaurtik apirilaren 21era egongo da zabalik izenematea Haurreskolak Partzuergoko gainerako zentroetan moduan. Haur eskolan bertan zein online egin daiteke matrikula. Irailean zerbitzua irekitzeko hiru erabiltzailea behar dira, gutxienez.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.
Liburuaren Egunaren harira. Informazio osoa, hemen