Elgetako haur eskolan ere zabalik da 2021-2022 ikasturteko matrikulazioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko api. 12a, 15:21

Gaurtik apirilaren 21era egongo da zabalik izenematea Haurreskolak Partzuergoko gainerako zentroetan moduan. Haur eskolan bertan zein online egin daiteke matrikula. Irailean zerbitzua irekitzeko hiru erabiltzailea behar dira, gutxienez.

2021-2022 ikasturteko matrikulazio epea aurreratu egin du, aurten, Haurreskolak Partzuergoak. Hala, apirilaren 12tik 21era egongo da zabalik, biak barne. 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek eska dezakete plaza. 
 
Matrikula Elgetako haur eskolan bertan zein online egin daiteke. Pandemia egoera dela-eta matrikula orria zein informazioa modu presentzialean jaso nahi izanez gero aurrez eskatu behar da hitzordua. Onartutakoen behin betiko zerrenda ekainaren 30ean argitaratuko dute, eta 2021-2022 ikasturte irailaren 6an hasiko da.
 
Sei erabiltzailea, uneotan
 
Elgetako haur eskolak sei erabiltzaile eta bi hezitzaile ditu une honetan. 08:00etatik 16:00etara ematen du zerbitzua gaur gaurkoz. "Ordutegia erabiltzaileen araberakoa izaten da, beraz datorren ikasturtean ordutegi ezberdina egon daiteke", azaldu dute hezitzaileek. 
 
Gaur egungo sei erabiltzaileak 2019an jaiotakoak. Beraz, eskolan sartuko dira hurrengo ikasturtean. Hurrengo ikasturtean zerbitzua irekitzeko hiru matrikulazio behar dira, gutxienez.

 

 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak