Sasoibidek antolatuta, Bergarara irteera. Irteera Biterin izango da 10:00etan.
Erretiratuendako podologo kontsulta azaroaren 21ean izango da. Txanda hartzeko deitu egin behar da. 943 76 80 77 (Nati).
Liburutegiak antolatuta kontalaritza tailerra Maider Galarzaren eskutik azaroak 14an, 21ean eta 27an izango. Ordutegia: 17:00-19:00.
Musikarien eguna den Santa Zezilia eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu ditu aste honetan Bergarako Musika Eskolak. Eguenean, hilak 21, kalejira egingo dute eta egubakoitzean, azaroak 22, Musika Airean kontzertu sinfoniko-koral irekia izango da. Emanaldiaren helburu nagusia, Stoltz-Freres organoaren konponketarako dirua batzea da.
4 urtetik gorakoentzat izango da ipuin kontaketa eta Ane Gebarak gidatuko du.
Urtero moduan, musika eskolako ikasleek egunerako prestatutako kantuak eskainiko dituzte. Emanaldia azaroaren 21ean, eguenean, izango da, Fernando Eskoriatza plazan, 18:00etan.
Hizlaria: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen irakaslea den Gorka Iturriaga. Antolatzailea: Alaiak.
Microfísica sexista del poder liburua idatzi du Nerea Barjolak eta horren gaineko azalpenak emango ditu Arkupeko Zaraia aretoan. 1992an ikusmin handia sortu zuen Alcasserko krimenari esanahi berria eman dio liburu honetan Barjolak, emakumeen bizitzarako garrantzia handia duen kontakizun politiko gisa aurkeztuz.
El hotel a orillas del rio filma (Hego Korea, 2018) Zuzendaria: Hong Sang-soo. Sarrera da bost euro