Tomax eta Muxi bikotea balea bati laguntzera joango dira. Umoreak, magiak, kantek eta jolasek bat egingo dute beste behin 5 urtetik gorako neska-mutikoei eskainiko dieten ikuskizunean.
Urriko kontsulta hilaren 17an izango da. Txanda hartzeko deitu egin behar da. 943 76 80 77 (Nati).
Elgetako EH Bilduk herri batzarra deitu du urriaren 17rako. Udaletxean izango da, 18:30ean.
Kalejira zaratatsua, Irala kalean izango da, 19:30ean hasita. Zarata ateratzeko tresnak eramateko deia egin dute.
Bergarako San Joxepe jubilatuen elkarteak antolatutako Aste Kulturalaren barruan bi abesbatza beteranoren kontzertua egingo da Seminarixoan. Batetik, anfitroia, Bergarako jubilatuen abesbatza. Eta, bestetik, aurtengo gonbidatu gisa, Oñatiko jubilatuen abesbatza. Emanaldi bizi eta anitz honetan abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestuko ditu: euskal kantak, habanerak eta beste.
'Un hombre fiel' filma (Frantzia, 2018; 75 minutu) Zuzendaria: Louis Garrel. Sarrera da bost euro
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.