Bergarako San Joxepe jubilatuen elkarteak antolatutako Aste Kulturalaren barruan bi abesbatza beteranoren kontzertua egingo da Seminarixoan. Batetik, anfitroia, Bergarako jubilatuen abesbatza. Eta, bestetik, aurtengo gonbidatu gisa, Oñatiko jubilatuen abesbatza. Emanaldi bizi eta anitz honetan abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestuko ditu: euskal kantak, habanerak eta beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.