Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gau goiz guztian
Erretiratuendako kontsulta, eguenean, hilak 20, kultura etxean. Txanda hartzeko aurrez deitu behar da: 943 76 80 77 (Nati).
Olazar erretiratu elkartekoek merixendia egingo dute urtero moduan, Gernika plazan.
Loramendi elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du ekainaren 20an, eguena, udaletxe zaharrean (18:00etan, lehen deialdia; 18:15ean bigarrena), eta bertara gonbidatu ditu bazkide guztiak. Iaz egindako jarduerak aurkeztuko dituzte, lehenengo, eta diru kontuak azaldu. Ondoren, 2019rako zehaztutako plangintzaren berri emango dute, eta diru kontuak aurkeztu. Bukatzeko, galderak eta eskaerak izango dira.
Zeka-Oñati taldeak antolatuta, taldeko kideen filatelia bildumak (zaldiak, tximeletak eta hegazkinak). Ekainak 28 arte.
Jose de Azpiazu musika eskolako perkusio ikasleen emanaldia
Jose de Azpiazu musika eskolako trikitixa eta pandero ikasleen emanaldia
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta Alberto Santanak gidatuko du
Ozkarbi elkarteak antolatuta garagardo dastaketa Baobeer-en eskutik. Bost garagardo eta bost gazta mota ogiarekin. Prezioa da 10 euro. Izen-ematea: ozkarbi.elkartea@gmail.com. Hogei lagunendako lekua dago.
Jorratuko diren gaiak: Zaborrak erre?, kooperatibak energetikoak, Fiare bezelako banku etikoen jarduera eta oparitu zuhaitz bat egitasmoa
Jardunek antolatutako emanaldia, Kokoxa antzerki taldearen eskutik. Sarrera doakoa da.