Loramendi elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du ekainaren 20an, eguena, udaletxe zaharrean (18:00etan, lehen deialdia; 18:15ean bigarrena), eta bertara gonbidatu ditu bazkide guztiak. Iaz egindako jarduerak aurkeztuko dituzte, lehenengo, eta diru kontuak azaldu. Ondoren, 2019rako zehaztutako plangintzaren berri emango dute, eta diru kontuak aurkeztu. Bukatzeko, galderak eta eskaerak izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.