Urteetan zehar errotutako kultur tradiziozko herria da Bergara. Iadanik, XVIII. mendean ezaguna zen Europa guztian zehar bertan sortutako "Errege Seminario"an lehen aldiz wolframio metala isolatu zelako. Bergarako erdigunea, XVI. eta XVII. mendeetako etxebikain eta jauregiz osatutakoa ezagutuko dugu.Aurrez izena eman behar da: info@ignaziotarlurraldea.com 943 79 64 63
Northern Harmony Ameriketako Estatu Batuetako abesbatza itzulia egiten ari da Ingalaterra, Frantzia eta Euskal Herrian zehar. Itzuliko azken emanaldia Elgetan egingo du jai-giro berezian: 18:00 Northern Harmony abesbatzaren emanaldi laburra (Bulgaria, Georgia, Korsika, Hego Afrika eta Ameriketako kanta tradizionalak) Amaieran, denok batean Euskal Herriko kanta tradizional batzuk abestuko ditugu. 19:00 Contra dance saioa Jeremy Carter Gordon-ekin. Euskal Herriko kontradantza edo beste dantza batzuk ere eskainiko ditugu, elkartrukean. Amaieran, agur-kantak. Sarrera libre. Amaieran borondatea ordaindu (Jeremy eta abesbatzarentzat). Antolatzaileak: Elgetako Udala eta Herrixa Dantzan
Apirilaren 14an ospatuko da Antzuolako 6. ipuin maratoia. Goizean zein arratsaldean izango dira ekintzak eta lehena 13:00etan hasiko da. Izan ere, herrian zehar ipuin kalejira egingo da, Virginia Imaz ipuin kontalariak gidatuta eta berarekin batera izango dira trikitilariak. Ondoren, Welcome! saioa hasiko da Iñaki Mataren eskutik. Arratsaldean, berriz, ipuin kontaketak izango dira Olaranen, 18:30etan hasita.
1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Georgia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Amaieran, euskal kantu tradizionalak (elkartrukean).
Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta "aurkezleak" airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.