Javier Ortiz argazkilariaren 'A rapa das bestas' erakusketa Aroztegin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 28a, 16:31

Erakusketako argazkietako bat. Egilea: Javier Ortiz.

Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. 

XVIII mendearen hasieran dago jasota Sabucedoko (Pontevedra) A rapa das bestas ospakizunaren lehen agiria; zaldiak, behorrak eta moxalak menditik jaitsi, zurdak moztu eta moxal gazteak markatzeko jaia da. Javier Ortiz (Tolosa, 1948) orain 50 bat urte hasi zen argazkilaritzan: "Momentu honetan argazkigintzaz gozatzen saiatzen naiz, estilo zehatzik definitu gabe, erakusketak egin eta nazio mailako eta nazioarteko lehiaketetan parte hartuz. Gaur egun CEFeko maisu titulua daukat". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak