Enpresentzat barnetegi teknologikoa, euskaraz eta gazteleraz.
Lege soziologia institutuak prestatutako ikastaro praktikoa. Ikastaroa ingelesez izango da baina ariketak binaka, eta edozein hizkuntzatan egin ahal izango dira.
Urak dakarrena. Ipuin kontaketa. Natur Eskolak antolatutako Ura eta Erreka astearen barruan.
Zuzendaria: Aki Kaurismäki. Finlandia (2017)
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Luis Ezeiza Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikuntzan gurasoak euren txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera izango da. Izena emateko, 943714938 telefonora deitu beharko da. Ikastaro egunak: Urriaren 23, 25, 30 eta azaroaren 2an, 17:30ean.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Fotociencia eta Bergarako Arizondo elkarteak antolatuta.