"Kolore bizi zein planoak erabilita eta formetan zehaztasuna eta inprobisazioa nahastuta, eguneroko bizitzan aurkitzen ditudan eta momentu horretan inspiratzen nauten objektu eta irudiak biltzen eta eraldatzen ditut", adierazi du Mendikutek.
Mendikuteren arabera, artelanek ez dute esanahi zehatzik: "Ikusleak irudi bakoitzari ematen dion interpretazioan oinarritzen da; koadro batzuk Bartzelonako Raul Peña margolariarekin egindako elkarlanaren emaitza dira".