Jesus Irizar 'Txutxin' hil da

Eneko Azurmendi Barrena mai 01, 14:55 Oñati

Oñatz Dantza Taldearen erreferente nagusienetako bat hil da: Jesus Irizar Etxezarreta Txutxin (Oñati, 1949). Dantzari aritu zen gaztetan, eta irakasle lanetan gero, urte luzez. Azken urteetan lan horietatik apur bat aldenduta bazegoen ere, dantza taldeari estuki lotuta jarraitzen zuen. Halaber, Corpusetako Kofradiako kide ere bazen. 74 urterekin hil da gaur.

Galdegazte: Elene Guridi

Imanol Beloki Unamuno mai 01, 09:00 Oñati

GALDEGAZTE

Elene Guridi Realeko jokalari oñatiarra elkarrizketatu dute Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3ko ikasleek. Platoan izan dira Eider Urzelai, Julen Martiarena eta Ane Sagastume galderak egiten, eta saioa jarraitzen errealizazio-gelan Aritz Bermejo, Irati Guridi eta Karina Zaritska egon dira.

Kulturola, Arrasate
Atxorrotxen, Gurutze Santuaren ermitan, Eskoriatza
Kulturola, Arrasate