Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa horrek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Horretan lagunduko die Goiburuk; psikologian lizentziatua da bera, sexu-hezitzailea, emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua. Ibilbide profesionala sexualitatearen lanketarekin hasi zuen duela 20 urte eta bide horrek hezkidetza lantzera, indarkeria matxistaren prebentzioa garatzera eta emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzera eraman du.
Hitzaldian parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 8a arte izango da zabalik. Horretarako mezu bat bidali behar da, izen-abizenak zehaztuta, gazteria@aretxabaleta.eus helbide elektronikora.
Foru Aldundiak antolatutako Treba programaren barruan eskainiko den ikasturte honetako azken hitzaldia izango da.