Mikel Aginagaldek sortutako kartelak iragarriko ditu Pentekoste jaiak

Mirari Altube Arrese 2024ko apirilaren 26a

Mikel Aginagalde Aginowsky bergararrak irabazi du 2024ko Pentekoste jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko Udalak deitutako lehiaketa. Hamalau lan aurkeztu zituzten eta herritarren eta epaimahaiaren botoak kontuan hartuta Aginagalderen Aste ta Jai, Beti Alai izenekoak jaso du saria.

Gaur egun Bilbon bizi den ilustratzaile, diseinatzaile grafiko eta tatuatzailea da egilea eta Udaletik adierazi dute "estilo fresko, sendo eta alai batekin ikonografian eta herri-kultura garaikidean aurkitzen duela inspirazioa".

Herritarrek apirilaren 22tik 24ra bitartean bozkatu ahal izan dute eta horien botoek %40ko balioa izan dute. Bestalde, epaimahaia Udaleko hainbat teknikarik, Beart elkarteko kideek eta Jai Batzordeko kide batek osatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak