Beheko kaleko jai batzordeak Zabaleta pilotariaren kamiseta zozketatuko du

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 29a, 09:07

Torrealdeako jaiek hamar urte beteko dituzte aurten eta bereziak izatea gura dute jai batzordean. Buru-belarri ari dira ahalegin horretan. Jaien aldeko zozketa berria antolatu dute; Zabaleta pilotariaren kamiseta dago jokoan.

Jai batzordeko lagunek esku artean dute Zabaletak sinatutako kamiseta eta salgai dituzte nork eramango duen erabakiko duen zozketa. Txartelak salgai daude Elgetako Goikoetxe harategian zein Lola jatetxean.

Gogoratu Beheko kaleko jaiak ekaineko bigarren aste bukaeran ospatuko direla aurten, ekainaren 7tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak