San Andres auzoan garbiketa lanetan ari ziren bi udal-langile erasotu dituzte bi gizonek

Miren Arregi Amasorrain 2024ko api. 27a, 15:08

Gaur goizean, larunbata, gertatu da erasoa San Andres auzoan eta Arrasateko Udalak, San Andres Auzoko Alkatetzak eta San Andreseko Jai Batzordeak gaitzespen oharra kaleratu dute. Azaldu dutenez, bi gizonek, auzoko garbiketa lanetan ari ziren bi udal-langile erasotu dituzte.

Oharrean, indarkeria gertaera horiek oso larritzat jo dituzte eta horrelako jarrerak irmoki salatu eta arbuiatzen dituztela azaldu dute eta elkartasuna adierazi gura izan diete une hartan lanean ari ziren hiru udal langileei.

Azaldu dute, bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako auzo eta jai eredua defendatzen" dutela eta arrasatearrek behar eta merezi duten Arrasateren alde lanean jarraituko dutela.

Azkenik, gogorarazi gura izan dute "urteko gainerako egun guztietan bezala, edozein eraso eta diskriminazioren aurkako jarrera funtsezkoa dela elkarbizitzarako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak